Bezperarako plana

Bixarko plana, for everybody who wants to celebrate sanjuanak a lo big:

PLAN A
10etan Untzagan. Santuari pañuelua ipiñi, pote batzuk.

PLAN B pa los que llegan tarde:
12xetan Untzagan. Kalejira txarangakin, txorizada Urkizun, Estaziñora.

13etan, Estaziñuan, ordena hau da:
Dulzaineruak
Korporaziño munizipiala eta omenduak
Presuen eta txontako manifak
Herri guztia

Gastefurgo – Kuadrillak – Txaranga (hemen egongo da anbiente gehixena)

13,30etan Untzagan
Ez ireki txanpaina TXUPINAZUA entzun arte!!! erosi euro 1eko txanpaina edo sidra con gas!

Poteo herrikoia
13:43 txoko
13:58 koskor
14:13 buenos aires
14:28 akats
14:43 k-ox

Bazkarixa
Txosnetan. Edo tabernetan, kalian, etxian. Bakoitzak bere plana daka.

Bazkalostian
Txosnetan joku batzuk egongo dira, beti moduan.
17.30etarako (puntual) Untzagatik urtengo gara
Bentanetatik ura botako dabe. Mauxitxa txarangakin igoeria.

18.00etan V. jokuak enbolauekin
Zezen plazaren despedidia!

Goizeko 5etan
Strepteasse alternatibua Untzagan

Ekainak 25, osteguna, bazkari herrikoia (bakoitzak zeoze eruan, apuntau barik)

More info:
http://sanjuanak.com
Tuenti eta Facebook: Kaxkajo San Juan Eibar

Add comment Ekaina 22, 2009

Jaien jarraipena Tuentin eta Facebooken

Tuenti eta Facebook sare sozialen aukerak probatzen ari gara Eibarko Sanjuanen jarraipena egiteko. Kaxkajo Eibarko koadrilen maskotari perfila sortu diogu eta informazioa hedatzeaz gain, argazkiak konpartitzeko ere erabiliko dugu.

Honi buruzko artikulua Josu Leokanne blogean: San Juan jaien jarraipena, sare sozialen bidez.

Add comment Ekaina 13, 2009

Tuenti eta Facebook-en dago Kaxkajo

Gehitu ezazu Kaxkajo San Juan Eibar Tuentin eta Facebooken lagun moduan!

Sanjuanetan sare sozialen bidez egin ditzakegun ekimenak aztertzen ari gara. Proposamenak gustora jasoko ditugu sare sozial hauetan, komentarioetan edo e-postaz: giroalaia@gmail.com .

Add comment Maiatza 13, 2009

Zein pertsonaia zara?

Aplikazio berri bat garatu dugu Facebooken. Facebook erabiltzailea baldin bazara… sartu, 7 galderari erantzun, eta emaitza emango dizu. Eta zu, Sanjuanetako zein pertsonaje zara?

Test bat erantzunez, deskubritu zein den jaietako zure pertsonaia.

Add comment Maiatza 8, 2009

Sanandresetako argazkiak

San Andres bezperako juergan argazki kamera gainean ibili zen Josu Mendicute. Ehundaka argazki atera zituen, eta sareratu egin ditugu. Sanandresetako argazkiak: sanjuanak.com/sanandresak

dsc_0583

Abendua 1, 2008

Txahala osoa saldu dugu!!

Beldurra geneukan. Sanjuanak pasata dagoeneko, eta Eibarko beheko aldean jendea erakartzea ez da Untzagan bezain erraza. 700 pintxo saltzea zen helburua, eta guztia saldu dugu, 1000tik gora. Soberakinekin afaria egin behar genuen, baina ez dugu ezer soberan izan. Ez dugu txahala osoa egin, bi txahalaren zatiak baizik, baina kantitatez txahala osoaren parekoa zen. Txahala bukatu eta txorizo egosia atera dugu, 15 kilo txorizo. Guztia bukatu da.

Pepsi latak eta ardo beltza bukatu egin zaizkigu, dozena erdi sagardo botila baino ez zaizkigu geratu. Ura bai, pare bat kaxa geratu zaizkigu itzultzeko. Afarirako solomoak eta piperrak erosi behar izan ditugu.

Demostratuta dago: ekitaldi batek funtzionatzeko Untzaga ez da derrigorrezko eszenatokia. Arriskatu egin dugu, beldurra geneukan, baina Sanjuanetako aurrekontuaren zati bati aurre egingo diogu honi esker.

Eskerrik asko Oberena harategikoei, antolakuntzan izan duten partehartze aktiboagaitik; Eibarko Udalari, mahaiak eta barandilak utzi eta baimena emateagaitik; Eusko Labeli, Urkizuko dendariei eta tabernariei, eskeinitako laguntzagaitik; Kopyprest-i, egindako inprenta-lan finagatik; Kazetarioi, ekitaldia zabaldu duzuelako; GASTEko kideei, egindako lan finagaitik; eta noski, pintxoak dastatu dituzten ehundaka lagun horiei, zuei esker gure elkarteak lanean jarraituko du herriko jaien alde. Sanjuan jai zailak izan dira guretzat aurtengoak, baina bukaera ezin hobea eman diogu zuek denoi esker. ESKERRIK ASKO eta AURRERA!!

1 comment Ekaina 29, 2008

txahalAparta

TxahalapartaTxahala aparta, txahalaparta;
Será txahalado!!

Sanjuanetako gastuak asko dira. Kotxia, jokuetarako materialak, alkohola, pegatinak, umiendako goxokiak, galletak, txorizada, bazkari herrikoia, megafonia, txarangen kontratazioa…  Udalak dana pagauko baligu errezagua litzake dana, baña ez dakagu halako pribilegiorik (hala be, eskerrik asko).

Autofinanziaziñuan zati inportantia izan leike txahalana. 1000 pintxo salduko dittugu Urkusuko parkian, euro bittan, edarixa barne. Oparitxuak egongo dira. Ez da ezer kostatzen pintxotxo bat jatia, eta laguntza haundixa izan leike. Bertan ikusiko garalakuan, eskerrik asko!!

Add comment Ekaina 27, 2008

Bideo berriak

Add comment Ekaina 26, 2008

Sanjuan txiki-txiki

Hona hamen Sanjuanetako txikilikuatren kansiñuan bersiñua:

kar kar kar!

1 comment Ekaina 24, 2008

Kotxe barik?

Goizeko 4ak ematera doaz eta etsituta nago. 5 lapiko txorizo utzi ditut prest bihar goizerako. Zezen Plazan ere ordu batzuk eman ditut. Gaur kotxea apaindu behar genuen, baina ezin izan dugu. Bertan gordeta geneuzkan hainbat jokoetako material, janari, eta kotxearen giltza desagertu egin dira. Norbait gure trasteak ikutzen aritu da igandean, Udalak utzi digun Zezen Plazaren garajean.

Giltza barik, autoa ezin dugu martxan jarri. “Zubia” egin diogu eta arrankatzea lortu dugu, baina bolantearen direkzioa blokeatuta dago (giltzarekin desblokeatzen da). Jai zinegotziarekin hitz egin dugu gaueko 11etan, goizeko 8etan Udaleko Zerbitzu-buruari deitu behar diogu, eta 9etan konzesionariora goaz ea ezer egiterik baduten.

Kotxeko giltzaz gain, jokoetarako material batzuk, edari eta janari batzuk ere desagertu zaizkigu Zezen Plazatik.

Soluzioak

Goizean zehar ahalegin guztiak egingo ditugu eguerdian autoa erabili ahal izateko. Hala ere, autoa ezin baldin badugu atera, erabaki batzuk hartu ditugu.

  • Urkizun eguerdian jo behar zuten trikitilariak Untzagan hasiko dira, 12etan, koadrilen kalejira alaitzeko. Eurei eskerrak adierazi nahi dizkiegu.
  • Goizean karro batzuk lortuko ditugu globoak, goxokiak, edariak, esku-programak, pegatinak… eta abar eramateko, autorik lortzen ez baldin badugu.
  • Goizeko 8etan Udal Zerbitzu-buruari brigadaren auto bat eskatuko diogu, bertan guztia eramateko.

Egoera honetan galdera asko planteatzen dizkiot nire buruari. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Edonola, ondo pasatzen saiatuko gara… ez diezazkigutela gogoak ere lapurtu.

Josu Mendicute

Add comment Ekaina 23, 2008

Previous Posts


Gaste borraste (prentsa)

Honi buruz

Sanjuanak.com GASTE Elkartearen ekimen bat da, internetetik gure herriko jaiak bultzatzeko. Jaietan zehar argazki eta bideoak jarriko ditugu.

Komentarioak

who who? on Chiki-chiki eibartarra
who who? on dsc_0332
who who? on dsc_0646
Sanjuanak.com martxa… on Argazkiak
cristinaaa guti on dsc_0468

Tag lainoa

Uncategorized

Azken post-ak

Blogroll

Feeds